XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gontzalek eta bere taldeak abesti bat baino jo ez zutelarik, BAI EUSKARARI batzordekoak plazaratu ziren eta bonba bat zegoela abisatu zuten.

Hura izan zen haserrea; hizlariaren hitzak moztu eta zuek faxistak zarete terroristak, hasi zen oihukatzen jendea.

Harrez gero askoz animatuago ageri zen giroa, fanfarrioak eta kartoizko bandaren batek jo eta ke musikari ekin ziotela, batez ere jeneral deritzan lekuan non farra izugarria eratu baitzen.

Hartze anaiek txalapartarekin jendea ahoz irekita utzi zuten; baita ere iluminazio aldetiko akatsak komentatu zituen jende askok.

Ondoren Laboak abestu zuen.

Bere ekitaldia gogoz espero genuen eta beti bezala ea Gernika kantatuko lukeen zain.

Nahiz eta arras txalotua izan frustrazio puxka bat utzi zuen entzulegoaren zati handi batengan, eskatutako abestia ez baitzuen kantatu.

Hamabietan bonba lehertuko zela eta jendea askoz gehiago berotu eup lala, eusko gudariak, ETA herria zurekin kantatuz.

Hura izan zen erantzuna.

Denbora berean harri jasotzaileak aritu ziren.

Azkurretak 175 kgmtako harri zilindrikoa hiru minututan lau aldiz jaso zuen harria.

Fanok 8 arrobakoa minutu batetan 14 jasoak egin zituen.

Gero Urko (Txikiri eskainitako kantata agertuz), Lupe, Lete, Antton eta Oskorri azaldu ziren eszenariora.

Baina jaialdia luzatuz zihoan bitartean jendeak, jadanik nekaturik San Mames uzten hasi zen.

Hala ere erdia edo geratu zen jaialdiaren bukaera arte.

LABekoek Orden zerbitzua eratu zuten eta arras ongi bete zuten lana.

Ikasgai ederra beste euskararen aldeko zenbait sasi defendatzailerentzat.

Entzulegoak lehen esan dudan bezalaxe espazio falta zuen.

Bati baino gehiagori bururatu zitzaion zelaira saltatzea, han biribilketak eta dantzak egiteko.

Bestalde horrelako superjaialdiak entzulea nekatu egiten dute, frustrazioa ere sorreraziz.

Arrazoi askorengatik, adibidez, abeslarien ekitaldi laburrak edota bi abeslariren arteko denbora luzeak batzutan kasik hogeitamar minutu iraun zuelako.

Honelako musikaldietan gainera herri kantak egin behar dira, eta guztiz ezegokia da saio luzeak eta errezital antzekoak egitea.

Bizkortasun gehiago behar dute, jendea azpertzeke egon dadin eta are garrantzitsuago dena parte har dezan.

Musika aldetik taldeen desarroiloa argi azaldu zen.

Batek baino gehiagok komentatu zuenez badirudi Oskorriri kopiatu diotela (Urko, Gorka eta Gontzal beren taldeekin ihardun zuten).

Horrek euskal musikaren arloan suposatzen duen aurrerakada erreflejatuko da denbora laburrean, kalitatea gehituz eta agerpen landuagoak eginez.

Giro politikoa, jadanik sartzean hasi zitzaigun agertzen nahiz eta alderdiek sinaturiko pankartarik ez egon oihu franko eman zen (Independentzia, Nafarroa Euskadi da, ETA herria zurekin, Zuek faxistak...)

Benetan tamalgarria izan zen bertsolarien ekitaldien laburtasuna.

Hona hemen lekuko gisa eta bukatzeko Amuritzak botatako zenbait bertso: .

Arratiako trikitrilariek aunitz gehiago animatu zuten jendea.

Tamalgarria bertsolarien ekitaldien laburtasuna.

IKER SALBIDEGOITIA.